2009
11.13

Asteburu honetan Gernikako gaztetxean izango gara.

Asteburu honetan sareen inguruko lana egin beharra dago Gernikako gaztetxean, bertan ziber gela bat jarri nahi dugu zenbait Debianekin jendeak euren proiektuak gaztetxetik eraman ahal izateko.

FTP zerbitzari bat ere muntatu baharra dago, bertan aktibismoaren inguruko materiala batuko da, gaztetxeko lagun guztiek era erraz eta natural baten lan egin dezaten. Asteburu hacktibista beste behin ere!

Goizeko 11etatik aurrera bertan izango gara, jatekoa ere bertan!

Lagundu nahi izatekotan pasatu gaztetxetik, ongi etorriak izango zarete!

  • Share/Bookmark

No Comment.

Add Your Comment