10.13

Hackelarre medihacklab 2007. urteko hackmeetingean sortutako hacklab euskaldun bat da. Gernikan jaio zen, Astra gaztetxean. Denboraldi batez proiektua hau sleep moduan izan badugu ere, beste behin berreskuratzeko gai izan gara eta gure desastreen kajoitik terminaletako argia ikustera ekarri dugu.
Desalojoa, okupazio berria eta taldekideon bizi pertsonal eta fisikoa zela medio, proiektua bertan behera geratu zen urtebetez. Baina inoiz baino gogotsuago gatoz oraingoan. Interneten aktibismoa egiteko gogoarekin, teknologia berriak jendarteratzeko gogoarekin eta egin beharreko guztiak egiteko gogoarekin.
Bidea ikasiz egiten da, eta guk ikasteko gure ikerketa zentro propioa dugu, hackelarre mediahacklab.
Proiektu
hau beti autogestionatua izan da (eta izango da), hacklaba jendeak eskaintzen dizkigun aportazioetatik bizi da, beraz badakizu, mahai azpian duzun eta erabiltzen ez duzun ordenagailu horretariko bat izatekotan, ekarri, guk bizia eskainiko diogu software libreaz eta proiektu sozialetan parte hartzeko gaitasuna emango diogu.
Blog hau irakurri ezazu gure berri eduki nahi izatekotan, eta gogoratu, Gernikako gaztetxetik pasatuz gero, gurekin esperientziak elkar trukatzeko aukera izango dugu, animatu!
Seguru noizbait gure berri izango duzuela